Lehen momentutik arkitekturan eman den ikusmenaren gailentzeaz jarduten du Pallasmaak. Nola urtetan zehar irudi lau isolatuen konkatenazioan oinarritutako arkitektonikoak sortu diren, arkitekturaren esperientzia irudi tour batera mugatuz, zeharkatzen den espazioa indiferentea eta giza eskalatik urruna bilakatuz. Ikusmenaren gailentzeak eraikin estetikoki goraipagarriak sortu baditu ere ez dute gizakia haietan errotzerik lortu. Irudietaz ari dela ordenagailuz sortutako 3D argazkietaz gogoeta interesgarria egiten du, hauek gure imaginatzeko gaitasuna lautzen dutela dio. Maketaren edo modeloaren aldeko apustua egiten du, arrazoia ematen diot maketa bat eskuan hartzeko edo honen inguruan askatasun guztiarekin mugitu ahal izateko aukera ematen zaigunean segunduko jasotzen dugun informazioa kopurua 3D irudiekin jasotakoa baino hobea eta ulerkorragoa dela esaten duenean. Ehundaka irudi beharko genituzke maketa bat begiratzean edo 3D objetu bat manipulatzean etorkizuneko espazioaz imaginatutakoa adierazteko.
Bizi dugun garapenaren abiaduraren ondorioz, irudietan jasotzen dugun informazioaren kantitatea izugarria den honetan ezinezkoa da ikusmenak duen garrantzia ukatzea, eta gakoa ez legoke hau baztertzen saiatzean, baizik eta gainontzerako zentzumenak gure lanetara protagonista modura gehitzean. Pallasmaak dion bezela begiak sentsazio muskularrak eta ukipena estimulatzen bait ditu. Zentzumen guztien inkorporazio honekin erabiltzaileentzat arkitektura erakargarriagoak sortuko lirateke, norberarenak egin daitezkenak eta egileak egindako sintesi lanaren konsziente izan gabe ere bizitza alaitzen dutenak. Azken finean erabiltzaileari axola zaiona ez da itxura berritzaileko objetua sortzearen beharra; zoritxarrez ordea arkitekturaren itxura eta publizitate funtzioa garrantzi handikoa bilakatu da honen produkzioarekin zerikusia dutenengan, dugunongan (eskola mailan bada ere).
Juhani Pallasmak idatzi honetan gizakiak bere inguruarekin dituen harremanen hamaika adibide ematen dizkigu, “esperientzia multisensorial” gisa deskribatzen ditu. Horrela naturan zein honen jarraipen artifiziala den arkitekturan bizi ditugun esperientzia unkigarri guztiak zentzumen guztien lanaren armoniari esker eskuratzen ditugula kontatzen digu. Beraien arkitektura lanekin armonia hau lortzen saiatu ziren arkitektuen artean Wright, Aalto eta Khan aipatzen ditu; lehenaren ur-jauziko etxean ematen den zentzumenen festa deskribatuz. Zentzumenen bateratzearen esperientziaz gain hauek banan-banan ere aztertzen ditu, ikusmenari dagokionez argi naturalaren zentzuzko erabileraren galeran zentratzen da. Zehazki argiztapen artifizialaren erabilera masiboak leihoaz, kanpo eta barruaz, etab.etaz ekarri duen ardura galtzeaz. Zentzumenen bakarkako analisiari entzumenarekin ematen dio jarraipena, espazioa isten duten materialen eta bertan aurkitzen diren objetuen arabera soinuak hartzen dituen matiz ezberdinetan sakonduz. Usaimena eta zaporea ere aipatzen ditu, baino ukipenean, taktoan, sakontzen du hau izateagatik erabiltzailea eta arkitektura objetua zuzenen konkaktuan jartzen dituen zentzumena.
Bukatzeko zentzumen guztien gaineko arduratik sortutako eraikinaren integritatearen goraipatzea egiten du Pallasmak, guztien bateratzetik sortutako esperientziaren aberastasunaren dimentsioa azaldu nahi digu. Azaldu baino gehiago gogorarazi, zer guztiok bizi izan dugu noizbait inguratzen gintuen espazioarekiko konexio multisensorial hori, ongizate hori. Ni behintzat duela hamar urte horrek sartu ninduen abentura honetan.
0 comentarios:
Publicar un comentario