katalizadorea.def

"Erreakzio kimiko baten abiadura aldatzeko gai den substantzia, erreakzioa azkartu edo mantsotzeko gai dena. Katalizadorea bere forman edo konposizioan aldaketa nagusirik jasan gabe berreskuratuko da erreakzioaren amaieran". Hau da, hartu eta eraman, gure eraikinaren moduan.

Natxo Odriozola's N-system

natxo odriozola's system

the ARCHIGRAM archival project

DOSSIER.10/11

DOSSIER.olatz.biurrarena.yarza

proiektatzeko metodologia bat

los ojos de la piel

Juhani Pallasmaa arkitektu finlandiarrak zentzumenen arkitekturan sinisten du, LOS OJOS DE LA PIEL honetan espazioen soinua eta usaina, eta hauek nola sentitzen diren gauzen itxura bezain garrantzitsuak direla gogoratu nahi digu. Horrela liburuaren irakurketan egindako idea garrantzitsuenen entresaka hemen zintzilikatu nahi dut, laburpen modura.

Lehen momentutik arkitekturan eman den ikusmenaren gailentzeaz jarduten du Pallasmaak. Nola urtetan zehar irudi lau isolatuen konkatenazioan oinarritutako arkitektonikoak sortu diren, arkitekturaren esperientzia irudi tour batera mugatuz, zeharkatzen den espazioa indiferentea eta giza eskalatik urruna bilakatuz. Ikusmenaren gailentzeak eraikin estetikoki goraipagarriak sortu baditu ere ez dute gizakia haietan errotzerik lortu. Irudietaz ari dela ordenagailuz sortutako 3D argazkietaz gogoeta interesgarria egiten du, hauek gure imaginatzeko gaitasuna lautzen dutela dio. Maketaren edo modeloaren aldeko apustua egiten du, arrazoia ematen diot maketa bat eskuan hartzeko edo honen inguruan askatasun guztiarekin mugitu ahal izateko aukera ematen zaigunean segunduko jasotzen dugun informazioa kopurua 3D irudiekin jasotakoa baino hobea eta ulerkorragoa dela esaten duenean. Ehundaka irudi beharko genituzke maketa bat begiratzean edo 3D objetu bat manipulatzean etorkizuneko espazioaz imaginatutakoa adierazteko.

Bizi dugun garapenaren abiaduraren ondorioz, irudietan jasotzen dugun informazioaren kantitatea izugarria den honetan ezinezkoa da ikusmenak duen garrantzia ukatzea, eta gakoa ez legoke hau baztertzen saiatzean, baizik eta gainontzerako zentzumenak gure lanetara protagonista modura gehitzean. Pallasmaak dion bezela begiak sentsazio muskularrak eta ukipena estimulatzen bait ditu. Zentzumen guztien inkorporazio honekin erabiltzaileentzat arkitektura erakargarriagoak sortuko lirateke, norberarenak egin daitezkenak eta egileak egindako sintesi lanaren konsziente izan gabe ere bizitza alaitzen dutenak. Azken finean erabiltzaileari axola zaiona ez da itxura berritzaileko objetua sortzearen beharra; zoritxarrez ordea arkitekturaren itxura eta publizitate funtzioa garrantzi handikoa bilakatu da honen produkzioarekin zerikusia dutenengan, dugunongan (eskola mailan bada ere).

Juhani Pallasmak idatzi honetan gizakiak bere inguruarekin dituen harremanen hamaika adibide ematen dizkigu, “esperientzia multisensorial” gisa deskribatzen ditu. Horrela naturan zein honen jarraipen artifiziala den arkitekturan bizi ditugun esperientzia unkigarri guztiak zentzumen guztien lanaren armoniari esker eskuratzen ditugula kontatzen digu. Beraien arkitektura lanekin armonia hau lortzen saiatu ziren arkitektuen artean Wright, Aalto eta Khan aipatzen ditu; lehenaren ur-jauziko etxean ematen den zentzumenen festa deskribatuz. Zentzumenen bateratzearen esperientziaz gain hauek banan-banan ere aztertzen ditu, ikusmenari dagokionez argi naturalaren zentzuzko erabileraren galeran zentratzen da. Zehazki argiztapen artifizialaren erabilera masiboak leihoaz, kanpo eta barruaz, etab.etaz ekarri duen ardura galtzeaz. Zentzumenen bakarkako analisiari entzumenarekin ematen dio jarraipena, espazioa isten duten materialen eta bertan aurkitzen diren objetuen arabera soinuak hartzen dituen matiz ezberdinetan sakonduz. Usaimena eta zaporea ere aipatzen ditu, baino ukipenean, taktoan, sakontzen du hau izateagatik erabiltzailea eta arkitektura objetua zuzenen konkaktuan jartzen dituen zentzumena.

Bukatzeko zentzumen guztien gaineko arduratik sortutako eraikinaren integritatearen goraipatzea egiten du Pallasmak, guztien bateratzetik sortutako esperientziaren aberastasunaren dimentsioa azaldu nahi digu. Azaldu baino gehiago gogorarazi, zer guztiok bizi izan dugu noizbait inguratzen gintuen espazioarekiko konexio multisensorial hori, ongizate hori. Ni behintzat duela hamar urte horrek sartu ninduen abentura honetan.

SEA POOL a life in the ocean

sea pool from Jason Wingrove on Vimeo.


narrabeen dawn from Jason Wingrove on Vimeo.


mona vale from Jason Wingrove on Vimeo.


collaroy from Jason Wingrove on Vimeo.

TALDEEN ANALISIEN ONDORENGOAK

Urdaibairi buruz taldeka egindako analisiak ikusi ondoren gure proposamenetan zer aztertua eta zeresana izango duten ideia batzuekin geratu naiz, hemen doaz zerrendatuta:

GERNIKA-BERMEO AZPIEGITURA ARDATZA
jadanik bertan da. Ekialdeko Gernika-Laida ardatza indartzeko beharra ekidingo litzateke Mundaka-Laida komunikazio sistema transbertsal bat antolatuta. Honela Laida inguruan ez legoke kotxearen gaur egungo presentzia handitzeko beharrik.

UDARAKO AKTIBITATEENTZAT EKIPAMENDUA
gehitzeko aukera sortzen da piszina eta jatetxe programak gehitzeko beharrarekin batera. Surfak, piraguek, nabigazioak... aldagelak, biltegiak, konponketa tailerrak, etab. eskatzen dituzte.

GERNIKARA ITSASONTZIZ
heltzea posible zen duela 30 urte, gaur kanalean dagoen ur-salto batek eragozten du. Ur-korronteak erabiltzeko analisitik eta kanalaren moldaketa batetik Oka ibaia nabigagarria bilakatzearen aukera sortu daiteke, honek komunikazio ardatz berri baten sorrera emango luke.

PAISAIAREN PERTZEPZIOA
guztiz ezberdina da urrutitik edo gertutik begiratzen zaionean. Laidan gaudela dunaren presentziak beharbiziko garrantzia hartzen du; hondartzako puntu bajuenetatik dunak Mundaka ezkutatzen digu, dunarantz hurbiltzen goazela Mundaka duna gainean azaltzen da, eta jatetxearen altueran gaudela Oka ibairen itsasoratzeaz harantzago Mundaka eta bere itsasertza ikusten ditugu. Honek altuera ezberdinetan lan egitearen aberastasunean eta gure interbentzioekin bilatuko diren ikuspegietan pentsatuarazten du. Gizakiaren mugimendu bertikalez gain marearen gora-beherak ditugu, hauek paisaia etengabeko aldaketa eta mugimenduan jartzen dutelarik.

OKAREN ESTUARIOA
Lautada intermarealen sorrera, salinidade ezberdinetako zonaldeen existentzia, sedimentuen garraioak eta hauen eragiten duten itsasoratzeko zonaldearen morfologia aldaketak, guzti hauek Laidako interbentzio zonaldea aldakorra bezain aberatsa bihurtzen dute.

GAUR EGUNGO EKIPAMENDUEN ETA BERRIEN ARTEKO LOTURAK
Dagoeneko kanping, aparkaleku... azpiegiturak existitzen badira ere hauek ez daude behar bezela komunikatuak hondartzekin eta interbentzio eremuekin (harrobia, etab.), honek ere irtenbide bat ematea eskatzen du.

NEGUAN
ere erakargarria eta produktiboa bilakatu behar da ingurua. Honek ez du esan nahi udarako jende pilaketak neguan errepikatuaraziko dituen aktibitateak proposatu behar direnik. Bai ordea kostaldearen berezko lasaitasuna errespetatuz intereseko aktibitate berriak planteatzea.

URDAIBAIKO PAISAIA


Urdaibaiko paisaiaren analisia adierazteko sortu dugun plano honetan ingurunearen ezaugarriak azaltzen dituzten argazkien aukeraketa batean oinarritu gara. Irudiak planoan kokatzeko irizpideak Urdaibaiko erreserba naturalak berak eman dizkigu, Oka ibaiak mendi inguruetatik itsasoratzen den arte egiten duen bidean izaera oso ezberdineko zonaldeak zeharkatzen bait ditu. Bost zonalde bereizi ditugu: itsasoa-Izaro, kostaldea, padurak, erreka-kanala eta mendia. Beraien artean elkar desberdintzen dituzten ezaugarrietan, taldearen barruan aurkitzen diren existentzietan, oinarritu gara Urdaibai bost “franja” hauetan banatzeko.

ITSASOA
itsaso zabala_Izaro uhartea_

KOSTALDEA
pareta altuko arkaitzak_hondartzak_duna_portudun herriak_
bailaratan sakabanatutako herriak mendebaldean_zuhaizti eta larreak ekialdean_

PADURA
padura_bailaratan sakabanatutako herriak mendebaldean_
eraikuntza sakabanatuak ekialdean_aktibitate industrialen aztarnak_

ERREKA
meandrodun erreka_itsasontziak itsasoratzeko kanal artifiziala_
aintzinako asentamendu eta erroten aztarnak_bailaratan sakabanatutako herriak_

MENDIA
alturan kokatutako herriak_mendiak

HIRIAREN KARTOGRAFIA


CARTOGRAFÍAS URBANAS (F. Massad-A. Guerrero, ABC)

Artikulo honetako bi esaldirekin geratzen naiz, “la ciudad hoy pasa a ser vista cada vez menos como un espacio construido y cada vez más como el conjunto de procesos dinámicos y flujos humanos que suceden sobre su infraestructura” (J.L. Vicente-F. Girardin) eta “¿Y cómo pueden nuestras ciudades aprender de nosotros?” (M. Wright Steenson), edo hobe esanda, zer egin dezakegu hiria gure behar berrietara moldatzeko?

Lehenengo esaldiaren atzean ezkutatzen den ideia nagusia hiri-ingurunea organismo bizia dela da, erabiltzaileek eta teknologia berriek etengabe aldatzen dutena. Bigarrenak azaleratzen duen kezka, edo reflexioa, erabilera horiek analizatzeko eta ondoren ahalbidetu eta aberasteko tresnak eta metodoak topatzeko beharrean datza.

Gaur egungo hiriek errealitate fisiko jakin bat dute, aurreko hamarkadetako gehiegikeriak barne izanik eta errotik aldatzeko ezintasunean horrela onartu beharrekoak, artikuluan “conglomerado histórico de construcciones e infraestructuras” deitzen zaie. Vicente eta Girardinek errealitate honetan txerta daitezkeen arkitektura biguinetaz, ikustezinetaz hitz egiten dute. Bat nator beraikin hiriak bere espazioei sensible eta reaktibo diren erabilera eta informazio geruza anitzeko arkitektura hauek behar dituztela esatean, zerbitzu ematea bilatzen dutenak ikuskizuna ematearen gainetik.

Kontzeptuaren abstrakziora jota, burura etortzen zaidan irudia Peter Eisenmanek eginiko Berlineko Holokaustoaren memoriala bezelako egitura zurrun bateko kaleetan zehar mugitzen doan fluidoarena da, beharra sortzen den lekuan geratu eta aktibitate bat ekipatzeko gai den fluidoarena. Geometria zurrunen artean komunikazio eta zerbitzu geruza berri bat sortuko luken arkitektura biguinen eta ikustezinen multzoa.

NATURA ETA KULTURA

NATURALEZA Y CULTURA (J.M.B-2005 / Hypergéo)

Natura eta kultura kontzeptuek XX.mende hasieratik gaur egunera jasan duten eboluzioaz hitz egiten duen artikulua dugu hau. Bertan bi terminoak erlazionatzeko bi korronte kontrajarriak azaltzen dira: joan den mendean indartu zena eta gaur, XXI.mendean, bi kontzeptuak bateratzeko bidea zabaldu duena.

Lehena, eta nik gertuago sentitzen dudana, natura eta kultura kontzeptuak kontrajartzen dituena da. Horrela idazleak kultura gizakion borondate aldakorraren menpe kokatzen du, gizakiaren erabakien kontraesanen menpe. Natura kontzeptua berriz iraunkortasuna, egonkortasuna eta errepikapenarekin lotzen du. Hau da, kultura aktibitate gisa deskribatzen du, inguruak, naturak, eskeinitakoa helburu jakin batekin eraldatzen duen aktibitate gisa hain zuzen.

Bigarrenak aurrekoa mendebaldeko kulturaren prejuiziotzat dauka eta bi kontzeptuak kontrajarri ordez bakar bezala azaltzen saiatzen da, hau da, ez du naturalismoa eta kulturalismoaren arteko bereizketarik egiten. Phillippe Descola antropologo frantsesaren idatzietan oinarrituz, korronte honek natura eta bertan bizi diren izaki guztiak kulturaren funtzio bezala ulertzen dituela. Desola Amazoniako tribuen ikerketan espezializatua dago, bertan naturaren sozializazioa aztertu duelarik. Giza antolamendu hauetan natura (landare eta animalia txikienak barne) komunitatearen aktibitate sozialetan integratzeko gaitasuna azpimarratzen du antropologo frantsesak, guztia multzo bakar bat bezala ulertuaz.

Nire iritziz natura eta kultura erlazionatzeko bi eredu hauen atzean bi gizarte guztiz ezberdinek egiten duten inguruaren erabilera ezberdina dago. Gaur mendebaldeko gizarteak galdua dio errespetua inguruneari, nahiz eta sentsibilitate handiz eginiko medioaren eraldaketen ereduak egon badauden, orokorrean gizakia naturari gailentzen zaion erlazioa da gaur egunekoa. Urruti geratu dira ziren naturaren manipulazioarekiko klasikoek zuten begirunea. Gureak jasan ez duen eboluzioa eman ez den gizarteetan, Amazonaseko tribuenean adibidez, existentzia ahalbidetzen dien naturarekiko errespetua eta esker ona izaten jarraitzen dute, natura eta kultura bata bestearen menpean egotera behartu gabe.

LandArt erakusketa. Koldo Mitxelena.

Paisaia ideia gisa

helburuak 2010/11

Aurtengo ikasturterako planteatu diren proiektuen lekutzeak hiri inguruetatik kanpo aurkitzen direnez, nere helburua ingurunearen eraldatze edo suntsitze minimoarekin sortzea eskatzen zaizkigun ekipamenduek efizientzi handienaz funtzionatzea eta aldi berean espresibitate maximoko arkitektura lanak sortzea izango da.
Bisitatu berri dugun LandArt erakusketako lan batzuetan aurkitu den interbentzio minimo eta espresio maximodun lanek sortzen duten zirrara hurbilketa bat egitea izango da nere helburua, eta saiakera horretan lan egingo dut ikasturte honetan zehar. Horretarako kanpo-barne espazioen erlazioak aztertu eta aurkitzen garen disziplinak hala eskatuta, eraiki beharreko tarteko elementuak ahalik eta egokien garatzeko gaitasunak eskuratzea litzateke ikasgai honetan jaso nahiko nuken ikasketa.
Donostiako eskolan jasotako ikasketetan landaguneetan, edo hirigunetik haratago garatu diren proiektuen gaineko ikasketa oso zabala izan ez denez, kurtso honetan gure lana egiten lagunduko diguten ereduen analisiak burutuko direla ere espero dut Proiektuak 3 taz.
Hala izan dadila :D