HIRIAREN KARTOGRAFIA


CARTOGRAFÍAS URBANAS (F. Massad-A. Guerrero, ABC)

Artikulo honetako bi esaldirekin geratzen naiz, “la ciudad hoy pasa a ser vista cada vez menos como un espacio construido y cada vez más como el conjunto de procesos dinámicos y flujos humanos que suceden sobre su infraestructura” (J.L. Vicente-F. Girardin) eta “¿Y cómo pueden nuestras ciudades aprender de nosotros?” (M. Wright Steenson), edo hobe esanda, zer egin dezakegu hiria gure behar berrietara moldatzeko?

Lehenengo esaldiaren atzean ezkutatzen den ideia nagusia hiri-ingurunea organismo bizia dela da, erabiltzaileek eta teknologia berriek etengabe aldatzen dutena. Bigarrenak azaleratzen duen kezka, edo reflexioa, erabilera horiek analizatzeko eta ondoren ahalbidetu eta aberasteko tresnak eta metodoak topatzeko beharrean datza.

Gaur egungo hiriek errealitate fisiko jakin bat dute, aurreko hamarkadetako gehiegikeriak barne izanik eta errotik aldatzeko ezintasunean horrela onartu beharrekoak, artikuluan “conglomerado histórico de construcciones e infraestructuras” deitzen zaie. Vicente eta Girardinek errealitate honetan txerta daitezkeen arkitektura biguinetaz, ikustezinetaz hitz egiten dute. Bat nator beraikin hiriak bere espazioei sensible eta reaktibo diren erabilera eta informazio geruza anitzeko arkitektura hauek behar dituztela esatean, zerbitzu ematea bilatzen dutenak ikuskizuna ematearen gainetik.

Kontzeptuaren abstrakziora jota, burura etortzen zaidan irudia Peter Eisenmanek eginiko Berlineko Holokaustoaren memoriala bezelako egitura zurrun bateko kaleetan zehar mugitzen doan fluidoarena da, beharra sortzen den lekuan geratu eta aktibitate bat ekipatzeko gai den fluidoarena. Geometria zurrunen artean komunikazio eta zerbitzu geruza berri bat sortuko luken arkitektura biguinen eta ikustezinen multzoa.

0 comentarios:

Publicar un comentario