NATURALEZA Y CULTURA (J.M.B-2005 / Hypergéo)
Natura eta kultura kontzeptuek XX.mende hasieratik gaur egunera jasan duten eboluzioaz hitz egiten duen artikulua dugu hau. Bertan bi terminoak erlazionatzeko bi korronte kontrajarriak azaltzen dira: joan den mendean indartu zena eta gaur, XXI.mendean, bi kontzeptuak bateratzeko bidea zabaldu duena.
Lehena, eta nik gertuago sentitzen dudana, natura eta kultura kontzeptuak kontrajartzen dituena da. Horrela idazleak kultura gizakion borondate aldakorraren menpe kokatzen du, gizakiaren erabakien kontraesanen menpe. Natura kontzeptua berriz iraunkortasuna, egonkortasuna eta errepikapenarekin lotzen du. Hau da, kultura aktibitate gisa deskribatzen du, inguruak, naturak, eskeinitakoa helburu jakin batekin eraldatzen duen aktibitate gisa hain zuzen.
Bigarrenak aurrekoa mendebaldeko kulturaren prejuiziotzat dauka eta bi kontzeptuak kontrajarri ordez bakar bezala azaltzen saiatzen da, hau da, ez du naturalismoa eta kulturalismoaren arteko bereizketarik egiten. Phillippe Descola antropologo frantsesaren idatzietan oinarrituz, korronte honek natura eta bertan bizi diren izaki guztiak kulturaren funtzio bezala ulertzen dituela. Desola Amazoniako tribuen ikerketan espezializatua dago, bertan naturaren sozializazioa aztertu duelarik. Giza antolamendu hauetan natura (landare eta animalia txikienak barne) komunitatearen aktibitate sozialetan integratzeko gaitasuna azpimarratzen du antropologo frantsesak, guztia multzo bakar bat bezala ulertuaz.
Nire iritziz natura eta kultura erlazionatzeko bi eredu hauen atzean bi gizarte guztiz ezberdinek egiten duten inguruaren erabilera ezberdina dago. Gaur mendebaldeko gizarteak galdua dio errespetua inguruneari, nahiz eta sentsibilitate handiz eginiko medioaren eraldaketen ereduak egon badauden, orokorrean gizakia naturari gailentzen zaion erlazioa da gaur egunekoa. Urruti geratu dira ziren naturaren manipulazioarekiko klasikoek zuten begirunea. Gureak jasan ez duen eboluzioa eman ez den gizarteetan, Amazonaseko tribuenean adibidez, existentzia ahalbidetzen dien naturarekiko errespetua eta esker ona izaten jarraitzen dute, natura eta kultura bata bestearen menpean egotera behartu gabe.
0 comentarios:
Publicar un comentario