Urdaibairi buruz taldeka egindako analisiak ikusi ondoren gure proposamenetan zer aztertua eta zeresana izango duten ideia batzuekin geratu naiz, hemen doaz zerrendatuta:
GERNIKA-BERMEO AZPIEGITURA ARDATZA
jadanik bertan da. Ekialdeko Gernika-Laida ardatza indartzeko beharra ekidingo litzateke Mundaka-Laida komunikazio sistema transbertsal bat antolatuta. Honela Laida inguruan ez legoke kotxearen gaur egungo presentzia handitzeko beharrik.
UDARAKO AKTIBITATEENTZAT EKIPAMENDUA
gehitzeko aukera sortzen da piszina eta jatetxe programak gehitzeko beharrarekin batera. Surfak, piraguek, nabigazioak... aldagelak, biltegiak, konponketa tailerrak, etab. eskatzen dituzte.
GERNIKARA ITSASONTZIZ
heltzea posible zen duela 30 urte, gaur kanalean dagoen ur-salto batek eragozten du. Ur-korronteak erabiltzeko analisitik eta kanalaren moldaketa batetik Oka ibaia nabigagarria bilakatzearen aukera sortu daiteke, honek komunikazio ardatz berri baten sorrera emango luke.
PAISAIAREN PERTZEPZIOA
guztiz ezberdina da urrutitik edo gertutik begiratzen zaionean. Laidan gaudela dunaren presentziak beharbiziko garrantzia hartzen du; hondartzako puntu bajuenetatik dunak Mundaka ezkutatzen digu, dunarantz hurbiltzen goazela Mundaka duna gainean azaltzen da, eta jatetxearen altueran gaudela Oka ibairen itsasoratzeaz harantzago Mundaka eta bere itsasertza ikusten ditugu. Honek altuera ezberdinetan lan egitearen aberastasunean eta gure interbentzioekin bilatuko diren ikuspegietan pentsatuarazten du. Gizakiaren mugimendu bertikalez gain marearen gora-beherak ditugu, hauek paisaia etengabeko aldaketa eta mugimenduan jartzen dutelarik.
OKAREN ESTUARIOA
Lautada intermarealen sorrera, salinidade ezberdinetako zonaldeen existentzia, sedimentuen garraioak eta hauen eragiten duten itsasoratzeko zonaldearen morfologia aldaketak, guzti hauek Laidako interbentzio zonaldea aldakorra bezain aberatsa bihurtzen dute.
GAUR EGUNGO EKIPAMENDUEN ETA BERRIEN ARTEKO LOTURAK
Dagoeneko kanping, aparkaleku... azpiegiturak existitzen badira ere hauek ez daude behar bezela komunikatuak hondartzekin eta interbentzio eremuekin (harrobia, etab.), honek ere irtenbide bat ematea eskatzen du.
NEGUAN
ere erakargarria eta produktiboa bilakatu behar da ingurua. Honek ez du esan nahi udarako jende pilaketak neguan errepikatuaraziko dituen aktibitateak proposatu behar direnik. Bai ordea kostaldearen berezko lasaitasuna errespetatuz intereseko aktibitate berriak planteatzea.
0 comentarios:
Publicar un comentario